Alpine F1 Team
|
Artikuluaren zati edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. Oharra: Euskarazko Wikipedian euskara batuan idazten da (ikus Wikipedia:Estilo gida#Euskararen erabilera eta Wikipedia:Politikak/Euskarari buruzko politika orokorra) |
Alpine F1 Team | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | BWT Alpine F1 Team |
Mota | Formula One Constructor |
Herrialdea | Frantzia |
Kokapen politikoa | Viry-Châtillon🇫🇷 Enstone 🇬🇧 |
Liga | 1 Formula |
Agintea | |
Laurent Rossi🇫🇷 | |
Zuzendaria | Otmar Szafnauer 🇺🇸🇷🇴 |
Jabea | Renault |
Babeslea | BWT
Bell & Ross BP Castrol DuPont Corporation Kappa Mapfre Microsoft Dynamics |
Historia | |
Sorlekua | Enstone, Erresuma Batua |
Ordezkatzen du | Renault |
webgune ofiziala |
Alpine F1 Team (babesletza arrazoiengaitik BWT Alpine F1 Team) Formula 1 eko talde Frantziarra da Erresuma Batuan egoitza daukana, Renault taldearena da. 2021. urtean debutatu eban, Renault taldea ordezkatzen Alpine automobilismoak komertzializatzeko. [1]
Historioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alpine Automobil elkartea Jean Rédélek sortu zuen 1955eko ekainaren 25an. Jean Rédélék Frantziako kotxe saltzaile baten semea zan. Rédélék 1922ko maiatzan jaio zan. Monte-Carloko Rallyaetako proba egin ondoren, Rédélé irabazlen atera zan Dieppeko rallyetan. Lehenengo urteetan lasterketarako kotxeak fabrikatzen ebezan Renaultentzat, kotxeei itxura oso desbardinak emanez, horrela arraskata garrantzitsuak eta fama mundu osotik irabazten hasi eben.
F1 Alpinen jaiotzak benetako inbertsioa adierazten du marka handi honetan, A110 distiratsuaren ondoren.
Kotxe Garrantzitsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Renault 4 CV
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Renault 4CV batekin, Rédélék hainbat gidarien kontra irabazi ahal izan eban kotxe azkarragoekin. Irabazteagaitik, Renaultek 1063 CV kotxea eman eutsen hurrengo denboraldirako, horrek arrakasta gehiago izateko aukera handia ematen zion, bitartean, Rédélék auto estandarra hobetzea erabaki zuen, lan hau Giovanni Michelottik egin eban, kotxe berri honek aerodinamika gehiago eukiko eban. 1953an, Rédélék Renault 4CVekin, Speciale Sporten parte hartu eben eta bere lehen irteeran, Dieppeko laugarren Rallya irabazi zuen. Rédélék eta Ponsek haien klasea irabazten jarraitzen eben hirugarrenez Mille Miglia-n, Coupe des Alpes-ean irabazi aurretik. Alpeetan gidatzea izan zan arrazoi zuzena izan zuena bere konpainiaren izenean.
Alpine A106
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alpinen lehenengo autoa A106a izan zen, Michelottirekin batera diseinatua eta 4CV plataforma ezaguna erabiliz eraikia. 1955eko uztailean, A106s hirukote bat, kolore gorri, zuri eta urdin abertzaleekin, Renaulteko HQko patioan desfilatu zuten.
Alpine 108
[aldatu | aldatu iturburu kodea]A106a 1961era arte bizi zan, eta denbora horretan etengabe hobetu zan. A108a ordezkoa izan zan, eta 1957ko Parisko Motor Erakusketan erakutsi zan lehen aldiz. Auto berriak Renault Dauphineko 845 cc-ko motorra eukan, baina geroago Dauphine Gordiniko 998cc-ko unitateak irabaziko zuen.
Alpine A110
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1970. urtean, Alpine A110 kotxearengaitik, mundu mailan fama asko euki eben, kotxearen estetikaz aparte, Rally etan euki eban konpetibitatearengaitik ere. Hala ere, 2014. urtean, Renault Alpinen kontrol guztia hartu eben, A110 en prototipo barri bat “A110 berria” deitutakoa ataratzen. A110a bizkarrezurreko txasis baten inguruan eraiki zan, zeinari mekanikak lotu zitzaizkion eta gorputz izugarri arina zuen. Estrenatu zanean, A110 motorra 1.108cc-ko motor batek bultzatu zuen, baina geroago 1.255cc-ra hobetu zen, gero 1.565cc-ra, 1.605cc-ra eta, azkenik, 1.647cc-rako hobekuntzak euki eben. 1967tik aurrera, Alpinek ekoitzitako auto guztiek Alpine-Renault izena izango zuten. Kirol-auto honek arrakasta handia rallyetan euki eben 1960ko hamarkadaren amaieran eta 1970eko hamarkadaren hasieran, tartean 1-2-3ko historikoa 1971ko Montecarloko Rallyan. Bere lorpenik handiena 1973ko Munduko Rally Txapelketa irabaztea izan zen, Alpine izena automobilismoaren historian etengabe txertatua izango zela ziurtatuz.
Alpine M65
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lasterketetarako bertsio asko eraiki ebazan Alpinek, baita propio eraikitako prototipoa ere: M65. Gordini-tuneatutako 1300 motor batek eragin zuen. Motor horrek autoaren forma labainkorrari eta pisu txikiari esker (669 kg) – esan nahi zuen M65 Mulsanne zuzengunean 160mph-tik gorako abiadurak lortzeko gai zela. 1965an, M65 Alpinek 1.300 cc-ko klasea irabazi zuen Reims 12-Hours lasterketan, Nürburgring 500 km-ak irabazi aurretik
Alpine A310
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpai hondoko galtza pare bat eta hamarrenez tindatutako kamiseta bat besterik ez zen behar. Jean Rédélék berak diseinatu zuen eta A110ak sortutako bultzadari jarraipena eman zion. 1973ko petrolioaren krisiak ikaragarrizko geldialdia eragin zuen Alpinen aurrerabidean, eta salmenten beherakada handia ekarri zuen. Baina A310 originala oso erakargarria zan, eta produktu hobea garai bateko Alpinekin alderatuta. Ez zen inoiz ofizialki Erresuma Batura inportatu.
Alpine A 442B
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alpinek zuten arrakasta handia lortzen jarraitu eben pistan, 1978ko Le Mans-en bereziki, non A442 B bat, Didier Pironieta eta Jean-Pierre Jaussaudek bultzatua, lehen postuan amaitu, Porscheren aurretik.
Alpine GTA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alpine GTAk 1985ean debutatu egin zuen. Erresuma Batuan Renault GTA bezala ezagutzen zan. Alpine turismo handietan zentratzen zan, eta A310aren aurpegi hutsa zirudien arren, hau gainditze esanguratsua zen. Range-topping V6 Turboa 200hp garatu eban eta 150mph abiadura handiagoa eskaini zuen.
Alpine A610
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1990ean, A610a Alpine familian sartu egin zan, 3.0 litroko V6 motorrarekin. Orain faroak agertzen ziran, eta garai hartako arerio sendoagoekin konparatzen zan arren, ez zuen kalitate ikaragarririk eskaintzen eraikuntzarako, eta 1995ean behera egin zuen.
Alpine A110-50
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alpinen 50. urtea ospatzeko, Renaultek A110-50 kontzeptu txundigarria azalduz 2012an. A110-50ean ikatzezko gorputz bat eta urdinezko itzal bat agertu ziran, garai bateko Alpetar urdin kotxe ospetsua gogoratzen. Megane sariaren plataforma erabiliz eraiki zan eta 21 hazbeteko gurpilak, Sachs motelgailuak eta disko-balazta erraldoiak zituen. Atzo Alpineei egindako keinu batean, A110-50ak ez zuen inolako segurtasun-laguntzarik, ABS eta trakzio-kontrolik.
Alpine A110 Legende GT
[aldatu | aldatu iturburu kodea]A110 estandarrean oinarrituta, Legende GTk 18 hazbeteko diametroa duten aleazioak ditu, anbar larruzko tapizeria, karbono eta kobrezko barne-ebaketa, eta aukerako ekipaje multzo bat. Alpine A110 Legende GT kotxearen 400 eredu saldu dira mundu osoan zehar. [2]
Renault-Alpine Aldaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luca De Meo presidentea Renaultera iritsi egin zanean, Alpinen garrantzia beste neurri bat hartuko zuen. Renaulten momentuko presidentea, Alpinek Ferrari izateko potentziala eukiela esan eban, kotxe superkirolariekin eta garrantzia askorekin Automobilismoaren munduan, baina fama hori ez irabaziko eban Rallyak berriro irabazten, fama hori F1eko Renault taldea, Alpine bihurtzen, eta horrela Alpine 1 Formulan debutatzen. [3]
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Formulako 1eko bi monoplaza egin zituen aurretik: hirurogeiko hamarkadan A350 eta hirurogeita hamarreko hamarkadan A500, baina hauekin ez ziren inoiz lehiatu. Azken hau Renault 1 Formulan sartu aurreko probetarako erabili zen, bere turbo.2 motor monoplaza iraultzailearekin. [4]
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu nagusia: «Renault 1 Formulan»
2020ko irailean, Renaultek «Alpine» izena formula 1en erabiltzea erabaki zuen, Renaulten, Frantziar empresaren ondoko enpresa «Automobilak Alpine» izenekoa komerzializatzeko Renaulten izenaren eskubideak erosten, «Alpine F1 Team» bihurtuz, eta bost urte ondoren, «Renault F1 Team» amaiera emanez. [4]
Formula 1
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2021
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtarrilaren 11an, Laurent Rossi, leheneko Renault taldeko estrategia eta negozio garapeneko zuzendaria, taldearen zuzendari orokorra bihurtu zan, Cyril Abiteboulek Renault uzten eban bitartean. [5] Urtarrilaren 17an, Davide Briviok, Suzuki MotoGPko ex-zuzendaria, ordezkatuko eban kirol-zuzendari moduan. Denboraldi honetan handicap-sistema bat ezarri zen monoplazen aerodinamiken sistemarako . Azken Eraikitzaileen txapelketan hoberen takdeak denbora gitxiago jasoko eben haize-tunelean eta CFDn, okerren sailkatutako taldeek baino. [6]
2021eko martxoaren 2an A521 aurkeztu zan, 2020ko txapelketan korritu zuen Renault R.S.20aren eboluzinoa. A521 modeloaren izena Alpine A500 prototipoa aipatzen du, Renaultek 1 Formulan debutatzen egin aurretik turboelikatutako motor batekin probak egiteko pistan jarri zena 1977 urtean. [7] Taldearen presentazioan, Luca De Meo "Epe luzerako 1 Formulan gaude. Eta irabazteko gaude hemen. Onenak izateko behar diren baliabide guztiak erabiliko ditugu. Goazen, urdina " esan eban.
Denboraldiko hamaikagarren lasterketan, Esteban Oconek Alpinen lehen garaipena lortu zuen F1ean, eta bere lehen garaipen pertsonala lortu zuen 2021eko abustuaren 1an, Hungariako Sari Nagusian. Esteban Ocon F1ean irabazi zuen 111. gidaria izan arren, [8] bere arrakasta % 100eko frantziar lehena izaten da (pilotua, taldea eta motorra Frantziarra) Alain Prostetik 1983ko Austriako Sari Nagusian. [9] Renaultek F1eko lasterketa bat irabazi zuen azkenengo aldia Fernando Alonsok 2008ko Japoniako Sari Nagusia irabazi zuenean izan zan. [10]
Alonsok, berriz, denboraldiko emaitzarik onena ere lortu zuen laugarren amaitzean.9 - 10 - Puntuetan hainbat lasterketa egin ondoren, Alpine podiumera itzuli zen Alonsoren eskutik Qatarreko Sari Nagusian, hirugarren postuan. [11] Alpinek, 2021ean 1 Formulan egin zuen lehenengo denboraldian, bostgarrena amaitu eben eraikitzaileen txapelketan, 155 punturekin, McLarenen atzetik (275 puntu), eta Alpha Tauriren aurretik (142 puntu). [12]
2022
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2022ko denboraldian, Alpine F1 taldeko zuzendari nagusia Laurent Rossik kudeaketa-taldea berregituratu egiten dau, Enstone eta Viry-Châtillon egoitzetan oinarrituta. [13] Marcin Budkowski zuzendari ejekutiboa eta Alain Prost, presidente ez ejekutiboa, kargua uzten dute. [14] Otmar Szafnauer estatubatuarrak Davide Brivio ordezkatzen du, eta Bruno Famin izendatuko dute Viry-Châtillon lantegiko zuzendari ejekutiboa. [15] Pat Fry Zuzendari teknikoa izendatzen dute, Matthew Harman Zuzendari Teknikoa ere, eta Davide Brivio Lehiaketa Proiektuen Zuzendaria. [16] Zhou Guanyu erreserbako gidariaren ordez, Oscar Piastri Australiarra arituko da, 2 Formulako txapelduna Prema Racingekin eta Alpine Akademiako kidea. [17]
Arau tekniko barriekin aldaketa asko sartzen dira: alboetako deflektoreak kentzen dira, muturra sinplifikatzen da eta atzeko aleroia zabaltzen da. Autoen karga aerodinamikoaren galera laburtzeko, arau berriak lurzoru-efektuaren bidez sortutako karga aerodinamikoaren proportzio handiagoa azpimarratzen da. Horretarako, hondo lauaren ordez Venturi tunel luze jartzen dira, hegazkin-hegal alderantzikatuaren formakoak, pontoien parean. Aire-fluxua monoplazaren eta pistaren arteko gunerik estuenean konprimitzen da, autoaren azpian hutsune bat sortuz. Aire-fluxua bizkortu egiten da eremu horretatik irten danean, eta gehiegizko presioa sortzen da difusorearen gainetik. Bi fenomeno horiek zurrupatze-efektu bat eragiten dute, autoa lurrean mantentzen laguntzen duena eta aldi berean aire zikinaren fluxua murrizten duena. [18] Gainera, kotxearen masa 25 kg handitzen da segurtasun-elementu berriak gehituta eta 18 hatzkada neumatiko berrien ondorioz. Motorraren garapena hiru urtez izoztu egin zan. 2022ko otsailean, Alpinek indarrak batu eban BWTrekin eta bere izen komertziala BWT Alpine F1 Team-era aldatzen da. [19] Denboraldi berri honetarako, Laurent Rossik adierazi du talde frantziarraren aukeraketa motorraren errendimenduan zentratzea izan zela, fidagarritasunean baino gehiago. Motorrak turboa eta konpresorea bereizita edukitzearen berezitasuna du. Gainera, Alpine potentzia unitate berria aurrekoa baino arinagoa da eta tenperatura eta presio tarte handiago batean funtzionatzeko gai da. [20] Taldeak 100 lasterketako plan bat ezarri zuen eraikitzaileen munduko txapeldunaren titulua lortzeko borrokatu aurretik. [21]
Oconek eta Alonsok Red Bull taldearen bi kotxeak lasterketa utzi zuela onuratzen, zazpigarren eta bederatzigarren postuan bukatu zuten Bahreingo lehen Sari Nagusia. [22] Saudi Arabiako Sari Nagusian, Oconek seigarrena amaitu eben eta Alonso motorreko arazo batekin lasterketatik erretiratu zan. [23] Australian, Oconek zazpigarren amaitu zuen, eta Alonsok hamazazpigarren. [24] Imolan, Alonso zazpigarren bueltan erretiratu zan monoplazan izandako kalteengatik, eta Oconek hamaikagarrena bukatu zuen. [25] Miamin, Ocon, azken postutik hasten zena entrenamenduetako azken saioan istripu bat izan ondoren, zortzigarrena amaitu zuen; Alonso, hasieran bederatzigarren hasten zena, hamaikagarren postura jaitsi zan zigor baten ondoren. [26] Espainiako Sari Nagusian, Esteban Oconek zazpigarrena bukatu zuen eta Fernando Alonsok bederatzigarrena. [27] Monakon, Alonsok zazpigarrena bukatu zuen eta Oconek hamabigarren. [28] Azerbaijanen, Alonso zazpigarrena izan zan eta Ocon hamargarren. [29] Kanadan, Alonso, parrillan bigarrena hasten zena, bederatzigarrena amaitu zen, Oconen atzetik, bost segundoko zigorra jaso ondoren. [30] Silverstonen, Ocon lasterketa erdian erretiratu zan, eta Fernando Alonsok bostgarrena bukatu eban. [31] Austriako Sari Nagusian, Oconek bostgarrena bukatu zuen, eta Alonsok hamargarrena. [32] Frantziako Sari Nagusian, Alonsok seigarrena bukatu zuen eta Oconek zortzigarrena. Hungariako Sari Nagusian, Oconek zortzigarrena bukatu zuen eta Alonsok hamargarrena. Belgikan, Fernando Alonsok bostgarrena bukatu zuen; Ocon zazpigarrena izan zan. [33] Herbehereetako Sari Nagusian, Alonsok seigarrena bukatu zuen eta Oconek bederatzigarrena. [34] Monzan, Oconek hamaikagarrena bukatu zuen, eta Alonsok Sari Nagusiatik erretiratu zan. [35] Singapurren, Alonsok 1 Formularen historian errekor berri bat ezarri zuen, 350 Sari Nagusietan parte hartu. Hala ere, Oconekin batera, ez zuen lasterketa amaitu. [36] Suzukan, Oconek laugarrena bukatu zuen eta Alonsok zazpigarren. [37]
2023
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2022ko abuztuaren 1ean, Fernando Alonsok Alpine utziko ebala eta Aston Martin F1 Team taldeara joango zuela iragarri zuen 2023rako. Hurrengo egunean, Oscar Piastri, erreserbako gidaria, Fernando Alonsori ordezkatuko zuela adierazi zuen zuzendaritza batzordeak, baina ordu batzuk geroago, Piastrik gezurtatu egin zuen 2023rako Alpine taldearekin konpromisoa hartu ebala. [38] Kontua kontratuen aitorpenerako batzordea bidali zan, eta honek aste batzuk geroago, Australiako gidaria taldeatik alde egin zuen McLarenera joateko. [39] 2022ko urriaren 8an, Frantziako taldeak ofizial egin zuen Pierre Gasly gidari frantziarra, AlphaTauritik zetorrena, 2023tik aurrera Alonsoren lekua hartuko zuela. [40]
Gidari Akademia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2001eko apirilean, Flavio Briatore eta Bruno Michel “Renault Driver Development” programa atera eben. [41] Programa honen helburua talentu gazteak antzematea automobilismoaren hainbat kategoriatan, lehiaketarik gorenera eramateko zan. Behin identifikatuta, Renault arduratzen da haien garapenera hobekien egokitzen den kategorian inskribatzeaz, hala nola GP2 Series (orain 2 Formula), F3 Euroseries (orain 3 Formula) edo World Series by Renault. Emaitzak lortzeko eskatzen zaie, eta denboraldi amaierako ebaluazioa egiten da, pistan lortutako emaitzaz aparte, motibazioa eta profesionaltasuna ere baloratzeko. Gainera, gidari gazteek eguneroko kirol-programa bat jarraitzen dute, eta aldian-aldian kontrolatzen dituzte, haien maila eta aurrerapenak ebaluatzeko. Denboraldian zehar, entrenamendu espezifiko eta indibidualizatua jasotzen dute Johnson Giza Errendimenduko Zentroan, Enstoneko talde frantziarraren instalazioetan kokatutako gimnasioan.
2016an, Renault F1era itzuli zenean fabrikatzaile gisa moduan, Renault Sport akademia bihurtu zen. 2021ean, Alpine Akademia izena hartu zuen. [42] Programa honetan 1 Formulan lehiatu daben gidariek parte hartu dabe, hala nola Robert Kubica poloniarrak, Lucas di Grassi brasildarrak, Heikki Kovalainen finlandiarrak, Romain Grosjean frantziarrak, Charles Picek, Esteban Oconek, Zhou Guanyu txinatarrak eta Oscar Piastri australiarrak. [43]
2022ko martxoan, Alpine Academiak “Alpine Affiliate” programa abiarazi zuen, automobilismoan ibilbidea hasten duten gidari oparoenei laguntzeko eta garatzeko. [44] Kideei ematen zaien laguntza profesionalaz gain, programak aukera ematen die afiliatuei ekipoaren instalazioak Enstonen erabiltzeko. Julian Rousek eta Davide Briviok gainbegiratzen dute programa. 2022ko maiatzetik, Alice Powell britainiarra Alpinen Akademiako talentuak identifikatzeko eta garatzeko mentore lanetan ari da. [45]
Monoplazak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hurrengo galeriak Alpinek 2021ean Formula 1ean erabilitako monoplazaren modeloa erakusten ditu.
Emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fórmula 1
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Chasis | Motor | Neu. | Gidariak | N.º | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | Punt. | Pos. | |
BHR | EMI | POR | ESP | MON | AZE | FRA | EST | AUT | GBR | HUN | BEL | NED | ITA | RUS | TUR | USA | MEX | SÃO | QAT | ARA | ABU | |||||||||
2021 | A521 | Renault E-Tech 20B V6 Turbo | P | Fernando Alonso | 14 | Ret | 10 | 8 | 17 | 13 | 6 | 8 | 9 | 10 | 7 | 4 | 11 | 6 | 8 | 6 | 16 | Ret | 9 | 9 | 3 | 13 | 8 | 155 | 5.º | |
Esteban Ocon | 31 | 13 | 9 | 7 | 9 | 9 | Ret | 14 | 14 | Ret | 9 | 1 | 7 | 9 | 10 | 14 | 10 | Ret | 13 | 8 | 5 | 4 | 9 | |||||||
Urtea | Chasis | Motor | Neu. | Gidariak | N.º | BHR | ARA | AUS | EMI | MIA | ESP | MON | AZE | KAN | GBR | AUT | FRA | HUN | BEL | NED | ITA | SIN | JPN | USA | MEX | SÃO | ABU | Punt. | ||
Fernando Alonso | 14 | 9 | Ret. | 17 | Ret. | 11 | 9 | 7 | 7 | 9 | 5 | 10 | 6 | 8 | 5 | 6 | Ret. | Ret. | 7 | 15 | ||||||||||
2022 | A522 | Renault E-Tech Re22 V6 Turbo | P | Esteban Ocon | 31 | 7 | 6 | 7 | 14 | 8 | 7 | 12 | 10 | 6 | Ret. | 5 | 8 | 9 | 7 | 9 | 11 | Ret. | 4 | 10 | 144 | 4.º | ||||
Info:[46] |
Gidariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gidariak | Lasterketak | Garaipenak | Pole | Podioak | Puntuak | Tituluak |
---|---|---|---|---|---|---|
Fernando Alonso | 41 | 0 | 0 | 1 | 152 | 0 |
Esteban Ocon | 41 | 1 | 0 | 1 | 135 | 0 [47] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Renault to rebrand as Alpine F1 Team in 2021 | Formula 1®» www.formula1.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Ingelesez) Braithwaite-Smith, Gavin. (2020-09-08). «Alpine: the history of F1's newest team» Retro Motor (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) Car, Por Redacción; Driver. (2022-01-27). «Alpine en la F1: historia, trayectoria y pilotos del equipo» Car and Driver (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «El equipo Renault pasará a ser Alpine F1 Team en 2021» Mundo Deportivo 2020-09-06 (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Frantsesez) «Alpine F1 confirme l'arrivée de Davide Brivio» fr.motorsport.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Frantsesez) «La F1 introduit un handicap aéro dès 2021» f1i.autojournal.fr 2020-05-23 (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Frantsesez) «Le rêve bleu d'Alpine pour son lancement en F1» L'Équipe (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ «Statistiques Pilotes - Victoires - Chronologie • STATS F1» www.statsf1.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Frantsesez) «Ocon et Alpine F1 gagnent une course folle en Hongrie» Nextgen-Auto.com 2021-08-01 (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Frantsesez) «GP du Japon : Victoire d'Alonso» LEFIGARO 2008-10-12 (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Frantsesez) «Fernando Alonso (Alpine), 3e du GP du Qatar : « C'était fantastique »» L'Équipe (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Ingelesez) «Standings» Formula 1® - The Official F1® Website (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Frantsesez) Satis, Jérémy. (2022-01-18). «Alain Prost explique son départ d'Alpine et s'en prend à Laurent Rossi» AutoHebdo (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Frantsesez) «Officiel : Marcin Budkowski quitte Alpine F1» News F1 en direct - l'actu de la Formule 1 en 2022 2022-01-13 (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Frantsesez) says, Zouzhu. (2022-02-17). «Officiel : Szafnauer rejoint Alpine F1 avec Bruno Famin» News F1 en direct - l'actu de la Formule 1 en 2022 (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Frantsesez) «Alpine F1 annonce une restructuration interne» News F1 en direct - l'actu de la Formule 1 en 2022 2022-02-03 (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Frantsesez) Maingé, Author: Elisabeth; Consultante. (2021-11-16). Alpine signe Piastri comme réserviste pour remplacer Zhou. (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Frantsesez) «Qu'est-ce que l'effet de sol en F1 ?» fr.motorsport.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Frantsesez) «BWT devient le sponsor-titre d'Alpine en F1» L'Équipe (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Frantsesez) «Rossi : Renault a pris des risques avec son nouveau moteur» fr.motorsport.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Frantsesez) «Alpine F1 : Szafnauer fait le point sur l'objectif des 100 courses» Nextgen-Auto.com 2022-08-28 (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Frantsesez) «Résultat et moments forts Grand Prix de Bahreïn 2022. dimanche 20 mars 2022 16h00» L'Équipe (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Frantsesez) «Résultat et moments forts Grand Prix d'Arabie Saoudite 2022. dimanche 27 mars 2022 19h00» L'Équipe (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Frantsesez) «Charles Leclerc remporte le Grand Prix d'Australie et creuse l'écart au Championnat» L'Équipe (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Frantsesez) «Résultat et moments forts Grand Prix d'Emilie Romagne 2022. dimanche 24 avril 2022 15h00» L'Équipe (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Frantsesez) «Résultat et moments forts Grand Prix de Miami 2022. dimanche 8 mai 2022 21h30» L'Équipe (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Frantsesez) «Résultat et moments forts Grand Prix d'Espagne 2022. dimanche 22 mai 2022 15h00» L'Équipe (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Frantsesez) «Résultat et moments forts Grand Prix de Monaco 2022. dimanche 29 mai 2022 15h00» L'Équipe (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Frantsesez) «Résultat et moments forts Grand Prix d'Azerbaïdjan 2022. dimanche 12 juin 2022 13h00» L'Équipe (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Frantsesez) «Résultat et moments forts Grand Prix du Canada 2022. dimanche 19 juin 2022 20h00» L'Équipe (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Frantsesez) «Résultat et moments forts Grand Prix de Grande-Bretagne 2022. dimanche 3 juillet 2022 16h00» L'Équipe (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Frantsesez) «GP d'Autriche 2022, classement - Formule 1» L'Équipe (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Frantsesez) «Résultat et moments forts Grand Prix de Belgique 2022. dimanche 28 août 2022 15h00» L'Équipe (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Frantsesez) «Résultat et moments forts Grand Prix des Pays-Bas 2022. dimanche 4 septembre 2022 15h00» L'Équipe (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Frantsesez) «Résultat et moments forts Grand Prix d'Italie 2022. dimanche 11 septembre 2022 15h00» L'Équipe (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Frantsesez) «Résultat et moments forts Grand Prix de Singapour 2022. dimanche 2 octobre 2022 15h05» L'Équipe (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Frantsesez) «Résultats et classements Formule 1 2022 - Motorsport.com» fr.motorsport.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Frantsesez) «F1: coup de théâtre, Piastri refuse de piloter pour Alpine la saison prochaine» RMC SPORT (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Frantsesez) «Oscar Piastri explique son choix de quitter Alpine pour McLaren» News F1 en direct - l'actu de la Formule 1 en 2022 2022-09-03 (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Frantsesez) «Officiel - Gasly rejoint Alpine et Ocon dès 2023» fr.motorsport.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Frantsesez) «Flavio Briatore at the launch of the Renault Sport Driver development...» Getty Images (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ «Formule 1 - L'academy Alpine» www.alpinecars.fr (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Frantsesez) «F1 - Renault lance un programme de jeunes pilotes» Sport Auto 2016-02-05 (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Frantsesez) Satis, Jérémy. (2022-04-28). «Info AUTOhebdo : Julian Rouse remplace Mia Sharizman à la tête de l'Alpine Academy» AutoHebdo (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Frantsesez) «Alpine recrute Alice Powell comme mentor de son académie» fr.motorsport.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ «Alpine • STATS F1» www.statsf1.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ «Alpine - Pilotos • STATS F1» www.statsf1.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- https://web.archive.org/web/20210927230944/https://www.alpinecars.com/en/racing/ (Ingelesez, Frantsesez, Alemanez eta Japonieraz)
- https://www.statsf1.com/es/alpine.aspx Emaitzetarako
- https://twitter.com/AlpineF1Team Twiterren
- https://www.instagram.com/alpinef1team Instagramen